miércoles, 5 de diciembre de 2012

Ipuin digitala

Haur Hezkuntzan, ipuinak sarritan erabiltzen diren baliabideak dira. Haurrei istorio bat kontatzean, ondo pasatu eta aldi berean ikasten dute. Betidanik izan ditugu ipuinak, hasieran ahoz kontatzen ziren belaunaldiz belaunaldi. Gero, paperan inprimatu ziren, irudiak sartuz eta ipuina erakargarriagoa izanik. Honez gain, haurrak hain kabuz ipuina ireki eta irudiak begiratuz istoria jarraitu dezakete. Gaur egun, teknologia berriei esker, beste aurrera apausu bat eman dugu eta ipuinak entzun ditzakegu eta irudiak ez dira estatikoak, mugitu egiten dira batzutan.

Jarraian bideo bat ikusiko dugu, Haur Hezkuntzako gela batean, lehenengo ipuin digital bat ipintzen diete eta gero paperazko ipuin bat kontatzen diete.


Paperezko ipuina VS Ipuin digitala

Nire ustez, nahiz eta hasieran ipuin digitala nahiago dutela esan dute, baina argi ikusten da gehiago disfrutatzen dutela paperazko ipuinarekin. Izan ere, irakaslearen gertutasuna nabaritzen dute (keinuak egiten ditu, ahots aldaketak...) eta berarekin komunikatzeko aukera dutelako. 
Hori alde batea utziz, esan beharra dago, formal-formal egon direla ipuin digitala entzuten eta musika sartzea alberdi positibo bat dela.

Zuei zer iruditzen zaizue?


Ondoren, klasean erabili dezakezuen ipuin digital batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Nandiren sorpresa
                                   


Olentzero eta Pintto
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario