martes, 8 de enero de 2013

Web interesgarriak: FAROS behatokia

Kaixo!

Gaur, Sant Joan de Déu ospitalaren menpe dagoen behatokia da. Bertan, haurrak eta nerabeen osasunaz arduratzen dira. Bere web gunean, jaio aurretik nerabezaro arteko gauza interesgarri asko jorratzen ditu (elikadura, gaixotasunak, prebentzioa eta segurtasuna...). Askotan, gurasoek edo hezitzaileek ditugun kezkak eta zalantzak konpontzeko baliogarriak. Besteak beste:

URTE BATEKO HAURRAK:
- Amagandiko edoskitzea eta haur eskolak
- Aitaren papera amagandiko edoskitzean
- Haurren elikadura
- Jostailu ziurrak
- Musikarekin ikasteko


URTE BATETIK, BOST URTERA ARTE:
- Haurren "tic"-ak
- Zergaitik haurrek estutasuna sentitzen dute etxetik kanpo lo egiten dutenean
- Internet haurtxoentzako
- Gurasoen hezitzeko moduak
- Zelan jokatu haur batek hozka egiten duenean


Trasteatzen ibiltzea gomendatzen dizuet.

Twitter eta facebooken ere aukitu dezakezue. @HSJD_FAROS  

No hay comentarios:

Publicar un comentario