viernes, 16 de noviembre de 2012

Ipuina "Eta hori, noiz izango da?"

"Ordenagailuak eta ipuinak" sarreran aipanu dudanez, interneten ipuin asko eta asko aurkitu ditzakegu. Gaur, trasteatzen topatu dudan ipuin bat erakutziko dizuet. "Eta hori, noiz izango da?" du izenburua eta Haur Hezkuntzaz gain, Lehen Hezkuntzan ere landu daiteke.

Ipuin hau aukeratu dut, haurrek beraiek bakarrik erabiltzeko aproposa delako, irakurri eta entzuteko aukera ematen duelako, interaktibitatea bultzatuz.. Haur Hezkuntzako haurrek, ipuinean klikatuz gero orrialde horretan idatzita dagoena entzuten da, gorriz esaten hari den hitza testuan nabarmenduz. Ipuina entzun eta gero, galderak  egiteko aukera dago (galdera eta erantzun posibleak ere entzuten), haurraren ulermen gaitasuna lantzeko.

Lehen Hezkuntzan, haurrek bere kabuz ipuina irakurri dezakete eta ulermena lantzeko galdera erantzun ere. 
 
Horrez gain, denbora lantzeko ipuin interesgarria da.

Adi!Haurraren adina kontutan hartzea oso garrantzitzua da. Haur Hezkuntzan landuz gero, bigarren zikloan egitea aproposena izango da. Haur txikiagoentzako luzeegia da, eta beraz, oso zaila izango da denbora guztian haurren arreta izatea eta azkenean aspertuko dira.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario