viernes, 23 de noviembre de 2012

Joku hezigarriak

Haurrentzako materialak bilatzen ditugunean, euskarazkoak gutxi dira gehienetan. Zorionez, egoera aldatuz doa gero eta material gehiago aurkitu ahal ditugu. Interneten, adibidez, gauza interesgarri asko daude eta sarrera honetan, orrialde interesgarri bat ezagutuko dugu.

Web-orrialdek Chiltopiak sortutakoa da, eta joku hezigarri ugari eskeintzen digu. Gazteleraz, ingelesez eta frantzesez gain, euskeraz, katalanieraz eta georgianoz erabiltzeko aukera dugu ere.

Joku hauek, Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposak dira. Haur Hezkuntzarako, ipuinak, jokoak, eskulanak,...daude. Jokuak haurrerekin gauza desberdinak lantzeko balio dute, adibidez, eskulanekin motrizitate fina lantzen dute edo musikako jokoekin, entzumena lantzeaz gain, erritmoak ere landu daitezke.Gainera, zenbakiak eta letrak zelan idazten diren modu bisual batean erakusten du, haurrek nahi dutenean ikusi dezan, haurraren ikaskuntza autonomoagoa eta bere erritmora egokituta eginez. Lehen Hezkuntzarako, Haur Hezkuntzan bezala jarduera ugari ditugu (ipuinak,jolasak, eskulanak...), gainera ahozko eta idatzizko ulermena lantzeko ipuinak ere.

Fitxa hezigarriak erabili ahal ditugu ere, bai Haur baita Lehen Hezkuntzarako, hizkuntza, matematikak eta abileziak lantzen dituztenak.

Oso orrialde interesgarria iruditzen zait, Haur Hezkuntzarako material asko digulako eta gainera, lehen esan bezala euskeraz. Espero dut baliogarria izatea.

Joko hezigarriak Childtopia ;



No hay comentarios:

Publicar un comentario