martes, 4 de diciembre de 2012

Baliabideak euskeraz

Atzo, euskeraren eguna izan zen eta horregaitik interneten euskeraz topatu ditzakegun material batzuk ikusiko ditugu. Zorionez, euskeraz gero eta material gehiago ditugu, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte.

Hasteko, internetetik trasteatzen aipagarria iruditu zait Sestaoko Cep Vista Alegreko web-gunea. Bertan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan lantzeko jarduera asko daude. Lehen Hezkuntzan, adibidez, ingurunearen ezaguera lantzeko unitateak daude, bertan klasean ikusi dituzten gaiei buruzko ariketa desberdinak daude. Aztertu beharreko web-gune bat izan behar da, beste ikastetxeek eredutzat eduki beharreko baliabide bat dela uste dut.

Haur Hezkuntzan, hizkuntza lantzeko ipuinak edo matematika lantzeko jokoak aurkitzen ditugu.

Herriko ohiturak lantzeko hainbat web-gune ditugu eskuragarri, adibidez, Agate Deuna edo ihauteriak.

ZerNola web-gunean, jolas ugari daude. Haurra ondo pasatzen hari den bitartean,  bere garapen kognitiboak aurrera egiten du. logika, matematikak, letrak...lantzen.

Lehen Hezkuntzako azkenengo zikloan, zirkulazio aparatua lantzeko "bideo" batzuk daude. Haur bakoitzak bere kabuz aztertu dezake gai desberdinak eta bere erritmora egokitu (zerbait ez bada ulertu atzera egin dezake). Azalpenak ulergarriagoak eta bisualagoak izateko irudiak daude, ikaskuntza errazagoa eginez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matematikak lantzeko jarduera desberdinak dituen blog bat aurkitu dut. Oso interesgarria iruditzen zait, aurreko jardueran bezala, haurra da bere ikasketaren arduraduna eta berak aukeratzen du zer landu eta nola landu. Horretaz aparte, beraiek ebaluatzeko aukera dute azterketa baten bitartez.

Web-gune honetan, euskerazko material digital gehiago topatu ahal dituzue.

Sarrera honetan, sarean dauden baliabide gutxi batzuk bakarrik daude. Beraz, trasteatzera gonbidatzen dizuet gauza interesgarri asko daude eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario