martes, 8 de enero de 2013

Web interesgarriak: FAROS behatokia

Kaixo!

Gaur, Sant Joan de Déu ospitalaren menpe dagoen behatokia da. Bertan, haurrak eta nerabeen osasunaz arduratzen dira. Bere web gunean, jaio aurretik nerabezaro arteko gauza interesgarri asko jorratzen ditu (elikadura, gaixotasunak, prebentzioa eta segurtasuna...). Askotan, gurasoek edo hezitzaileek ditugun kezkak eta zalantzak konpontzeko baliogarriak. Besteak beste:

URTE BATEKO HAURRAK:
- Amagandiko edoskitzea eta haur eskolak
- Aitaren papera amagandiko edoskitzean
- Haurren elikadura
- Jostailu ziurrak
- Musikarekin ikasteko


URTE BATETIK, BOST URTERA ARTE:
- Haurren "tic"-ak
- Zergaitik haurrek estutasuna sentitzen dute etxetik kanpo lo egiten dutenean
- Internet haurtxoentzako
- Gurasoen hezitzeko moduak
- Zelan jokatu haur batek hozka egiten duenean


Trasteatzen ibiltzea gomendatzen dizuet.

Twitter eta facebooken ere aukitu dezakezue. @HSJD_FAROS  

viernes, 14 de diciembre de 2012

Ipuinak zeinu hizkuntzan

Aurreko sarreraren hildoa jarraituz, interneten topatu ditudan hainbat ipuin ipiniko dizkizuet. Izenburuan ipintzen duen bezala, zeinu hizkuntzan daude.

La liebre y la tortuga


Caperucita Roja





El pastor mentiroso




Los tres cerditos



La Bella durmiente




El pez de oro

Ipuin gehiago aurkitu ditut baina beste egun batean ipiniko ditut. Sarrera hau abesti batzuekin amaituko dugu eta nola ez, zeinu hizkuntzan. Arratsalde ona izan!




Eskerrik asko material hau egiten dituzten guztiei eta besteak erabili ahal izateko sarera igotzen dituztenei..

miércoles, 12 de diciembre de 2012

La Cenicienta que no queria comer perdices

Blog honetan ipuinen inguruan asko hitz egin dut, baina oraingo honetan, ipuin berezi bat aurkeztu nahi dizuet. Alde batetik, ohiko ipuinen eskemak eta rolak apurtzen duelako. Bestetik, ipuina zeinu hizkuntzan dagoelako. Nunila Lopezek sortutako ipuina da, eta autoaurkikuntza, onarpena eta gainditze pertsonalari buruz mintzatzen da. Ipuin hau, ez dago haur txikientzako zuzenduta, baizik nerabeentzat.

La Cenicienta que no queria comer perdices

Hona hemen ipuin berdina baina kasu honetan ez dago gorrentzako moldatuta baina ahotsa ipini diote.


Espero dut gustokoa izatea!

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Ipuin digitala

Haur Hezkuntzan, ipuinak sarritan erabiltzen diren baliabideak dira. Haurrei istorio bat kontatzean, ondo pasatu eta aldi berean ikasten dute. Betidanik izan ditugu ipuinak, hasieran ahoz kontatzen ziren belaunaldiz belaunaldi. Gero, paperan inprimatu ziren, irudiak sartuz eta ipuina erakargarriagoa izanik. Honez gain, haurrak hain kabuz ipuina ireki eta irudiak begiratuz istoria jarraitu dezakete. Gaur egun, teknologia berriei esker, beste aurrera apausu bat eman dugu eta ipuinak entzun ditzakegu eta irudiak ez dira estatikoak, mugitu egiten dira batzutan.

Jarraian bideo bat ikusiko dugu, Haur Hezkuntzako gela batean, lehenengo ipuin digital bat ipintzen diete eta gero paperazko ipuin bat kontatzen diete.


Paperezko ipuina VS Ipuin digitala

Nire ustez, nahiz eta hasieran ipuin digitala nahiago dutela esan dute, baina argi ikusten da gehiago disfrutatzen dutela paperazko ipuinarekin. Izan ere, irakaslearen gertutasuna nabaritzen dute (keinuak egiten ditu, ahots aldaketak...) eta berarekin komunikatzeko aukera dutelako. 
Hori alde batea utziz, esan beharra dago, formal-formal egon direla ipuin digitala entzuten eta musika sartzea alberdi positibo bat dela.

Zuei zer iruditzen zaizue?


Ondoren, klasean erabili dezakezuen ipuin digital batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Nandiren sorpresa
                                   


Olentzero eta Pintto
 

martes, 4 de diciembre de 2012

Musika haur txikientzat

Haur txikientzako musika estimulu indartsu bat da eta horren bitartez, gauza asko landu ditzakegu. Betidanik abestiak eta musika erabili dira haurrak lokartzeko, jolasteko,ohiturak transmititzeko eta beste gauza askorentzako.
Ondoren, haurrekin erritmoa lantzeko bideo bat ipiniko dizuet. Musikaz aparte, agertzen diren irudiak lasaitasuna eta arintasuna erakusten dute.


Lasaiak - Arinak



Emozioak lantzeko ere tresna baliagarria da musika. Izan ere, musika emozio bat edo gehiago transmititzen du eta aurrekoan bezala, iruditaz baliatu gaitezke emozio hori azpimarratzeko. Adibidez, alaitasuna eta tristura.
Alaiak - Tristeak




Baliabideak euskeraz

Atzo, euskeraren eguna izan zen eta horregaitik interneten euskeraz topatu ditzakegun material batzuk ikusiko ditugu. Zorionez, euskeraz gero eta material gehiago ditugu, Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte.

Hasteko, internetetik trasteatzen aipagarria iruditu zait Sestaoko Cep Vista Alegreko web-gunea. Bertan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan lantzeko jarduera asko daude. Lehen Hezkuntzan, adibidez, ingurunearen ezaguera lantzeko unitateak daude, bertan klasean ikusi dituzten gaiei buruzko ariketa desberdinak daude. Aztertu beharreko web-gune bat izan behar da, beste ikastetxeek eredutzat eduki beharreko baliabide bat dela uste dut.

Haur Hezkuntzan, hizkuntza lantzeko ipuinak edo matematika lantzeko jokoak aurkitzen ditugu.

Herriko ohiturak lantzeko hainbat web-gune ditugu eskuragarri, adibidez, Agate Deuna edo ihauteriak.

ZerNola web-gunean, jolas ugari daude. Haurra ondo pasatzen hari den bitartean,  bere garapen kognitiboak aurrera egiten du. logika, matematikak, letrak...lantzen.

Lehen Hezkuntzako azkenengo zikloan, zirkulazio aparatua lantzeko "bideo" batzuk daude. Haur bakoitzak bere kabuz aztertu dezake gai desberdinak eta bere erritmora egokitu (zerbait ez bada ulertu atzera egin dezake). Azalpenak ulergarriagoak eta bisualagoak izateko irudiak daude, ikaskuntza errazagoa eginez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matematikak lantzeko jarduera desberdinak dituen blog bat aurkitu dut. Oso interesgarria iruditzen zait, aurreko jardueran bezala, haurra da bere ikasketaren arduraduna eta berak aukeratzen du zer landu eta nola landu. Horretaz aparte, beraiek ebaluatzeko aukera dute azterketa baten bitartez.

Web-gune honetan, euskerazko material digital gehiago topatu ahal dituzue.

Sarrera honetan, sarean dauden baliabide gutxi batzuk bakarrik daude. Beraz, trasteatzera gonbidatzen dizuet gauza interesgarri asko daude eta!

viernes, 23 de noviembre de 2012

Joku hezigarriak

Haurrentzako materialak bilatzen ditugunean, euskarazkoak gutxi dira gehienetan. Zorionez, egoera aldatuz doa gero eta material gehiago aurkitu ahal ditugu. Interneten, adibidez, gauza interesgarri asko daude eta sarrera honetan, orrialde interesgarri bat ezagutuko dugu.

Web-orrialdek Chiltopiak sortutakoa da, eta joku hezigarri ugari eskeintzen digu. Gazteleraz, ingelesez eta frantzesez gain, euskeraz, katalanieraz eta georgianoz erabiltzeko aukera dugu ere.

Joku hauek, Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposak dira. Haur Hezkuntzarako, ipuinak, jokoak, eskulanak,...daude. Jokuak haurrerekin gauza desberdinak lantzeko balio dute, adibidez, eskulanekin motrizitate fina lantzen dute edo musikako jokoekin, entzumena lantzeaz gain, erritmoak ere landu daitezke.Gainera, zenbakiak eta letrak zelan idazten diren modu bisual batean erakusten du, haurrek nahi dutenean ikusi dezan, haurraren ikaskuntza autonomoagoa eta bere erritmora egokituta eginez. Lehen Hezkuntzarako, Haur Hezkuntzan bezala jarduera ugari ditugu (ipuinak,jolasak, eskulanak...), gainera ahozko eta idatzizko ulermena lantzeko ipuinak ere.

Fitxa hezigarriak erabili ahal ditugu ere, bai Haur baita Lehen Hezkuntzarako, hizkuntza, matematikak eta abileziak lantzen dituztenak.

Oso orrialde interesgarria iruditzen zait, Haur Hezkuntzarako material asko digulako eta gainera, lehen esan bezala euskeraz. Espero dut baliogarria izatea.

Joko hezigarriak Childtopia ;